Hauteskunde sindikalen epealdia iristear da. Trinkoa aurre ikusten du LAB sindikatuak, eta hasiera emateko ekitaldia antolatu du gaur Iruñean. Zuekin bagara lelopean, sindikalismoa egiteko beste modu bat aldarrikatuko dute. “Datorrena ikusita, gainen dugun krisi egoeraren aurrean, ahalik eta ordezkaritza gehien ateratzea da helburua. Nahi dugulako ahalik eta langile gehien borrokara batzea, krisi hau patronalak ordaindu dezan, eta ez betikoek”, azaldu du Joseba Pagolak.
%17 inguruko ordezkaritza du egun sindikatuak, laugarren indarra da. Azken urteetan “gehien hazi" den sindikatua da, eta dinamika horri eutsi nahi diote. Erronka %18ko ordezkaritza lortzea dute. “Plangintzarako oso polita geratzen da, baina portzentajeetatik haratago, langileak batzea da erronka”, zehaztu du Pagolak.