Patxi Zabaleta emeritu izatera igaro ondoren geratutako hutsunea beteko du Castillo Suarez idazleak. Euskaltzaindiak ostiralean Nafarroako parlamentuan egin zuten osoko bilkuran izendatu zuten euskaltzain oso.
2016ean izendatu zuten euskaltzain urgazle, eta iaztik akademiako sustapen batzordean ari da. Orain literaturan jarriko ditu ahaleginak. Sarrera hitzaldia poesiari eskainiko dio, esaterako. Zortzi hilabete ditu paratzeko.
Bi hautagaitza aurkeztu zituzten euskaltzain osoek prozesura: Paula Kasares eta Castillo Suarez. Kasaresek uko egin zion hautagaitzari bozketaren aurretik. Patxi Zabaleta, Xarles Bidegain eta Pello Salabururen hautagaia zen Kasares. Sagrario Aleman, Paskual Rekalde, Miren Agur Meabe eta Bernardo Atxagarrena, berriz, Suarez.