Nafarroako PPko presidente kargua utziko du Ana Beltranek

Euskalerria Irratia 2022ko ira. 7a, 10:40

Navarra Sumako parlamentari Javier Garcia izan daiteke Beltranen ordezkoa, El Pais egunkariak zabaldu duen albistearen arabera.

Nafarroako PPko presidente kargua utziko du Ana Beltranek. El Pais egunkariak aurreratu du albistea, eta oraindik ez da ofiziala. Nafarroako PPren kongresuan egikarituko da erabakia. Uda aurretik zuten egitekoa bilkura, baina data atzeratu, eta egun zehatzik ez du momentuz. Hauteskundeei begira eskuineko alderdiek koaliziorik sortuko duten argitu gabe dago oraindik, eta ematen duenez, hori izanen da lehentasuna. 

2017tik da PPNko presidentea, Pablo Zalbaren lekukoa hartu ostean 2015etik 2019ra bitartean parlamentuko bozeramailea izan zen, eta urte hartan Madrilgo Kongresuko diputatu aukeratu zuten Pablo Casadoren zerrendan. Beltran erakundeko hirugarrena izatera iritsi zen, eta Casadok dimititu ostean haren ondoan babesa eman zion bakarrenetakoa izan zen. Otsailean kargua uzteko eskatu zion Jaime Ignacio Del Burgok Beltrani, baina uko egin zion. 

El Pais egunkariaren arabera, Navarra Sumako parlamentari Javier Garcia izan daiteke Beltranen ordezkoa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!