PPNko burutza uzteko eskatu dio Del Burgok Ana Beltrani

Euskalerria Irratia 2022ko ots. 24a, 09:59

PPko Ana Beltran, Pablo Casadoren ondoan.

Ana Beltran PPNko presidentea ez dago prest kargua uzteko. PPko presidente Pablo Casadoren alde lerrokatu den bakarrenetakoa da alderdian.

PPk sortutako krisiak Ana Beltran Nafarroako jarduera politikoaren lehen lerrora itzultzeko aukerak alarmak piztu ditu alderdiaren zati batean. Beltran PPko Antolakuntza idazkariordea eta Madrilgo diputatua da, eta 2017tik PPNko buru da. Casadoren alde lerrokatu da krisian, eta Jaime Ignacio del Burgo diputatu ohi popularrak Nafarroako presidentetza uzteko eskatu dio. Alderdiaren estatutuak urratzea ere leporatu dio politikari ohiak Beltrani.

Beltranek dio ez duela kargua utziko. Alderdiak datozen hilabeteetan eginen du Nafarroan kongresua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!