Neskatasuna taldeak doinua jarri dio Agerraldiari

Azkoiengo taldeak ostiralean plazaratu zuen Ager Vasconum abestia. Taldearen lehenengo abestia da.

Iratxek, Luciak, Kolorinek eta Kamik osatzen dute Azkoiengo Neskatasuna taldea. Ostiralean kaleratu zuten lehenengo abestia: Ager Vasconum. Euskara Nafarroako hegoaldeko herriko plazetara ekarri nahi duen Agerraldia ekimenari eskaini diote. Imanestudio estudioetan grabatu eta nahasi dute kantan. Morok sortu du abestia eta letra, Gorko Mosh arduratu da produkzioaz eta Nerea Tejedorrek egin du bideoa.

Agerraldiak duen bigarren kanta da. Iazko irailean aurkeztu zuen berea Ibil Bedi taldeak.

 

Hitzak

ZURE LANDEN ZABALERA

ORTZIMUGA BERRITARA HELTZEN DA

ZURE LUR EMANKORRETAN

MUGUIMENDUA SORTZEN DA

 

AGERRALDI GAZTEA

BORROKATU HONEN ALDE

NAFARROA HEMEN GAUDE

AGERRALDI GAZTEA

BORROKATU HONEN ALDE

NAFARROA HEMEN GAUDE

 

ZURE ADISKIDE TALDEA

ELKARTU DIREN SUSTRAIAK

ERASO BERRIEN AURKA

BILTZEN GAITU BIZI-NAHIAK

 

AGERRALDI GAZTEA

BORROKATU HONEN ALDE

NAFARROA HEMEN GAUDE

 

ESNATU ZAITEZ

EZ AHAZTU GURE LURRA

EZ GARA BANATZEN

AMETSAK PARTEKATZEN

EUSKARAREN FALTA SUFRITU DUTENAK GARA

ASKOTAN LEKUZ KANPO SENTITU DIRENAK,

PIXKANAKA, GURE BIDEA AURKITU DUGU

ORAIN, ARGI DAUKAT

ETORKIZUNA LANDU  BEHARRA DAUKAGU

AGER VASCONUM

GU LIBRE GARA