Ibil Bedi taldeak kantua egin dio Agerraldiari

Euskalerria Irratia 2021ko ira. 15a, 11:08

Euskara Nafarroako hegoaldeko herriko plazetara ekarri nahi duen ekimena da Agerraldia. 

Agerraldiak badu kantua. Ibil Bedi taldeak egin du, eta gaur sareratu dute. Berehala zabaldu da sare sozialetatik. 

Hitza

Bila joan eta eramanda
eskutik eskura ur berria
ez da behin ere idortuko
ez lurra ta ez iturria

Kortesetik Garesera
Ager landen zabalera
Ebro ibaia goitik behera
Vianatik Zangozaraino
Kodesetik Leirera
ederragorik hau baino

Lur gorriak, lur horiak
bustiko ditu guztiak
euskararen emariak
Berrituta ta berriro
geuk egiten ez badugu
ez baitu inork egingo

Momentua da
sare izango gara

Ta berriz ekarriko dugu
iturri zaharra plaza erdira
iragana eta geroa
Agerraldian urtu dira

Belarritik bihotzera bide laburra da
jolas parketik tabernara
udaletxetik fabrikara...
Bazterrak erdia bagara,
jalgi dezagun behingoz euskara

Ta berriz ekarriko dugu
iturri zaharra plaza erdira
iragana eta geroa
Agerraldian urtu dira

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!