Irratiko Musika Eszena

Mikel Urdangarin: "Ez nuke urteurrena gaindimentsionatu nahi, baina egia da gurea ogibiderik ederrena dela"

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 1a, 18:17

Argazkia: Iruñeko Udalak utzitakoa 25 urte bete ditu aurten Mikel Urdangarin zornotzarrak oholtzan. Era askotako kontzertuak eskaintzen ari da hori ospatzeko, baina hala ere nolabait "kasualitatea" izan dela azpimarratu du.

Sinopsia (Iruñeko Udala): 2000. urtean erosi zuen Mikelek bigarren eskuko pianoa eta 17 urte beranduago ireki zion lehenengoz tapa. Apatiatik maitemintzerainoko jauzia eman zuen. Tapa altxatuta, mugimendu txiki horrek ekarri dio mundu berri bat, musika sentitzeko eta agertzeko era berri bat.

Urdangarin, lehenengoz bakarka pianoa eta ahotsaren laguntzaz. Inoiz erakutsi ez digun talaiatik, bere errepertorioko aukeraketa bat aurkeztuko du kantari zornotzarrak, azken bi urteetan ondutako bertsio eta sorkuntza berri zenbaiti uko egin gabe.

Erraldoien txokoan izanen da ostegun honetan arratsaldeko 20.00etatik aurrera. Doako gonbidapena 19.00etatik aurrera hartu beharko da han bertan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!