'Kantu eta Hitza' zikloa bueltan da

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 26a, 18:11

Argazkia: Adoquines y losetas Formatu akustikoko kontzertuak eskainiko dituzte Mikel Urdangarin, Joseba Irazoki, Maite Larburu eta Peru Galbetek.

Tradizio bilakatzen ari den euskal-musika zikloa bueltan da beste urte batez. Aurten ere Iruñeko Udalak Kantu eta Hitza zikloa antolatu du. 2022ko edizio honetan musikari eta entzuleak Erraldoien Txokora itzuliko dira, iaz pandemia zela eta O plazan (euria egin zuenean Ezpeleta jauregian) egin baitzuten.

Ziklo aski ezaguna da Kantu eta Hitza: formatu txikiko kontzertu akustikoak eskaintzen dituzte musikariek. Kantu eta kantu artean haien gogoetak helarazten dizkiete musikazaleei. Euskal musikariak dira denak eta aurtengoan baten batek errepikatuko du. 

Aurtengo agenda honakoa da:

  • Ekainak 2: Mikel Urdangarin. 
  • Ekainak 9: Joseba Irazoki eta lagunak.
  • Ekainak 16: Maite Larburu.
  • Ekainak 23: Peru Galbete eta gu.

Kontzertuetarako sarrerak dohakoak dira eta kontzertuak hasi baino ordubete lehenago eskuratu ahal izango dira gonbidapenak Erraldoien Txokoan bertan. Kontzertuak, ekaineko ostegunetan, arratsaldeko 20:00etan hasiko dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!