Alde Zaharreko Eguna ospatuko dute larunbatean

Iosu Ganuza García 2022ko mai. 25a, 18:16

Beñat Azkona, antolakuntzako kidea, izan da Irrintzi Plazan

Alde Zaharreko Eguna ospatuko dute larunbatean, maiatzaren 28arekin. Bi urteko etenaren ostean, kultura programazioari aurreko ostiralean ekin zioten baina muina asteburu honetan izango da.

Antolakuntzak aitortu du auzoak eta auzokideek beharra dutela kaleetara atera eta bertan elkartzeko.

Kalejirak, poteoak, sukaladaritza lehiaketak, txarangak… Ez da giro herrikoirik faltako. Gainera Zentralen Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ikuskizuna emango dute, pase bikoitzean, goizeko 10.45ean eta eguerdian.

Auzolanean eraikitako festa da eta horrek esanahi berezia du batez ere Alde Zaharrean.

Goizeko 11etan Aldapa kaleko Auzoeneako joaldunak eta trikitilariak aterako dira eta 12.00 etan kalejira Muthiko Alaiak Peñatik, Iruña Taldea eta Muthiko Alaiak fanfarreekin.

10: 00etan txokolatada eta pintakarak izango dira Burgoen plazan, 12:30ean haurrentzako jolasak Aldezarren eskutik eta 13: 30ean auzotarren argazkia egingo dute. Zentraleko agertokiak, berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bi emanaldi eskainiko ditu goizean.

Descalzos kalean zehar dianak aterako dira, Haizaldi gaitarien eskutik, goizeko 10:00etan eta 12:00etan Herri Kirolak antolatuko ditu Compañía kalean.

Jarautan, La Única peñak frito-potea antolatu du 13:30ean, eta 18:00etan futbolin txapelketa izango da Giroan. Karmen kalean flashmob bat eginen dute 12:00etan Juncalen eskutik eta gauean Iruñeko Bullizio Peña egongo da zabalik.

Asteburu honetan beraz bada zer ospatu Iruñeko bihotzean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!