Eider Garde (0-3 Plataforma): "Greba deialdiari eutsiko diogu"

Haritz Pascual Garjon 2022ko mai. 12a, 09:04

Ez nahikotzat jo dute plataformak gonbidatu gisa parte hartzea 0-3 zikloaren batzordean hezitzaileek. "Negoziazio mahai bat nahi dugu, ez elkarrizketa mahai bat", adierazi du Eider Garde bozeramaileak. Protesta egiten ari dira parlamentuaren aurrean.

Udal eta Kontzejuen Federazioak egindako proposamen baten bidetik iritsi da lehenengo mugimendua 0-3 zikloko lan gatazkak. Sortu duten batzordean plataforma gonbidatu gisa onartu Carlos Gimeno hezkuntza kontseilariak. Eider Garde bozeramailea elkarrizketatu du irratiak parlamentuaren atarian.

Nahikoa da hezkuntza kontseilariak esandakoa protestekin amaitzeko edo aurrera jarraituko duzue?

Atzo bilera luze bat izan genuen arratsaldean hausnartzeko federaziotik adierazitakoa eta Gimenoren erantzunaren inguruan hausnartzeko. Argi dago atzoko proposamena ez diotela plataformari egin, federazioaren eta Hezkuntza Departamentuaren arteko zerbait da, guri eragiten diguna. Ez dugu zuzenean inolako proposamenik jaso. Hortaz, greba deialdia mantendu egiten dugu. Agian, indartsuago, ikusten ari garelako jendarte mailan kriston babesa jasotzen ari garela. Argi dago gure eskaerak ez direla betetzen planteamendu horretan. Berriro ere entzuten ari gara gonbidatu gisa egongo ginatekeela. Negoziazio mahai bat nahi dugu, ez elkarrizketa mahai bat. Larritasunez erantzuna eman behar zaie, bai ratioen, baita soldaten aferei, beste gauza batzuen artean.

Grebak iraun dituen hamaika egun hauetan lehendabiziko aldiz entzun dugu Hezkuntza kontseilaria.

Organismoaren sorrera izan zenean, apirilaren 27an, lehenengo bilera horretan, zeinetan gonbidatuak izan ginen, eta gutxi gorabehera antzeko terminoak planteatzen ari dira. Egia esan plataformak ez du proposamena jaso, hortaz ezin dugu balorazio bat egin.

Dena den, ikusten dugu mantentzen dela guk gonbidatu bezala parte hartzea mahai horretan eta iruditzen zaigu momentuz hori ez dela nahikoa. Ezinbestean, helburu eta eduki batzuk zehaztu behar dira, eta egutegi bildu behar direla.

Udal eta Kontzejuen Federazioarekin zer-nolako hartu-emanak dituzue.

Momentu honetan jarraitzen dugu hartu-emanik gabe. Federazioak hitzartu zuen apirilaren 27ko bilera hartan departamentuak bideratutako planteamendu horren hausnarketa egin eta gero gurekin harremanetan jarriko direla. Lehenago edo beranduago zerbait esango digute, baina oraingoz ez dugu jaso informaziorik.

Parlamentu aurrera etorri zarete zarata egitera.

Badirudi gobernu honek ez gaituela entzuten zarata egiten ez badugu, eta argi dago gure mobilizazioengatik eta greba deialdi honengatik 0-3a mahai gaineratu dela politikarien bulegoetan. Pena da, tristea da. Ez genuen honaino iritsi nahi. Saiatu gara elkarrizketaren bidez, baina argi dago greba aktibatu dugun arte ez dutela inolako esku hartzerik izan. Hemen jarraituko dugu, entzun gaitzaten, gure ahotsa eta gure beharrak eta eskaerak entzun daitezen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!