Begoña Moreno: “Euskarari aitortza eginen zaio Aitor Etxarte sarituz”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko mai. 5a, 09:53

Karlos III.a Gurutzearekin sarituko dute irratiko kolaboratzaile zen Aitor Etxarte, Nafarroari egindako ekarpenarengatik, beste lau pertsonarekin batera. Haren bikotekidea Begoña Morenorekin mintzatu da Euskalerria Irratia.

Pozik hartu du familiak Nafarroako Gobernuak Aitor Etxarteri eginen dion aitortza. “Gehienbat euskarari aitortza bat egiten zaiolako”, zehaztu du Begoña Morenok. 63 urte zituela zendu zen koronabirusarekin, 2020. urtean. Hil ostean jasoko du beraz saria, eta hori sentitu du sendiak: “Haren gabeziaren absurdoa berriro berpiztu da gure artean”.

Aitor Etxarte pedagogoa zen eta beste hainbat pertsonarekin batera, Iruñeko Udal Ikastolaren sustatzaile eta bultzatzailea izan zen, beste gauza askoren artean. “Haren ekarpenak hezkuntzan eta hizkuntzan murgildu dira gehienbat”, gogoratu du Morenok. “Alor publikoan aritu zen gehien bat, eta proiektu askotan parte hartu zuen, publikoetan nahiz kooperatibetan. Euskararekin loturikoak ziren asko, baina gizartearen egoera hobetzearen aldekoak beste hainbat”.

Argazkia: Hedoi Etxarte

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!