Espetxearen eta zigorraren kultura aztertuko dituzte Laban

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko api. 27a, 11:08

Txori Urdinak liburua aurkeztuko du gaur Argiako kazetari Zigor Olabarriak, Iruñean; eta horretarako Espetxearen eta zigorraren kultura izeneko solasaldia antolatu dute Laba gunean.

Espetxearen erretratu bat bildu du liburuan, Santi Cobos presoaren ahotik. Bizitza erdia baino gehiago eman du kartzelan, eta espetxealdi bereziki gogorra. 

Espetxearen eta zigorraren kultura: kritikak eta alternatibak izena du gaur eskainiko duen solasaldiak. Olabarriarekin batera Idoia Arraiza Emagineko kidea izanen da, eta eraso matxisten kudeaketa ez punitiboak azalduko ditu.

19:00etan izanen da solasaldia, Gazteluko Plazako Laba euskal gunean. 

Argazkia: Argia.eus

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!