'Preparada' kartelean akatsa zuzentzeko eskatu dio Udalak egileari

Euskalerria Irratia 2022ko api. 25a, 15:41

'Preparada' kartela, zuzenduta. Iturria: Iruñeko Udala

2022ko Sanferminetako kartel iragarlea hautatzeko araudiak ahalbidetzen du akatsak zuzentzeko aukera.

Pandemia osteko lehen Sanferminak iragartzeko hamar finalistak publiko egin eta minutu gutxira, hainbat herritar konturatu dira Preparada kartelak akats bat duela: "uztaila" jarri beharrean "utzaila" jartzen du.

Hori dela eta Iruñeko Udala, 2022ko jaietako irudi ofiziala aukeratzeko prozesuan finalisteta den "kartelaren testuan akats bat antzeman ondoren", eegilearekin harremanetan jarri da, akats hori zuzentzeko aldaketa egin dezala eskatzeko. "Uztailaren 6tik" hitza da, eta bere bigarren eta hirugarren letrak tartekatuta agertzen dira aurkeztutako diseinuan, "existitzen ez den hitz bat sortuz" azaldu dute udaletik.

Data nahitaezko elementuetako bat da lehiaketara aurkezten diren obra guztietan, eta, beraz, akatsa zuzentzea beharrezkoa da hautaketa prozesua behar bezala garatu dadin. Oinarrietan jasotzen denez, "epaimahaiak elementu horiek ezartzean egon daitezkeen akatsak zuzentzeko eskatu ahal izango du, eta, horretarako, elementu horiek behar bezala sartu ez diren nahitaezko elementuren bat aldatzeko eskatu ahal izango du".

Gaur goizean aurkeztu diren proposamenen artean zazpigarrena da, eta bertan. Bertan, Iruñeko Udaleko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako Amerikar Erreginaren irudia, Brauliarena, jasotzen da, dantzara irteteko prest, telefono mugikor bat eskuan duela.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!