2022/04/27 19:00

Antzerkia

Alderray

Alderray
Nafarroako Antzerki Eskola, Iruñea

Oraingoan, PATXO TELLERIA zuzendari eta egileak narrazioari gorazarre egin nahi izan dio, ALDERRAY ikuskizunaren egitura dramatikoa narrazioen narrazioa bezala egina baitago . Zer da teatroa, istorioak kontatzea ez bada? Izan ere, Alderray (MIKEL MARTINEZek gorpuztua) pertsonaien ehiztaria da eta, istorio kontalaria. Bere Morroioaren (SANDRA FDEZ. AGUIRRE) laguntzarekin, hamar pertsonai aurkeztuko dituzte. Soilik bukaeran jakingo dugu gure protagonisten minaren zergatia.

Jatorrizko musikarik ez badago ere, musikak ehundoko garrantzia du pertsonaien istorioei nabardurak emateko orduan. Espazio sonoroaren arduran ADRIáN GARCIA DE LOS OJOS aritu da eta, jantzien diseinua BETITXE SAITUAren esku utzi dugu. Eszenografia sortzen EL CAJON CREATIVOS-EKO PEDRO ROJO aritu da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!