LOMLOEk ezarritako erlijio irakasgaiaren ordu jaitsieraren ondorioz, erlijio irakasleak babesteko, blindatzeko, proposamena tramitera onartu zuten Navarra Sumak eta Geroa Baik Nafarroako Parlamenutan. Geroztik hainbat sindikatuk kontrako jarrera azaldu dute ELA sindikatua izan da testua gaitzesten azkena.
Langileen kontratazioa Nafarroako Gobernuari soilik dagokiola uste du sindikatuak. Espainiako Estatuaren eta Vatikanoaren arteko akordioen aurkako jarrera berretsi du Bujandak: "Erlijio konfesionalen irakaskuntza kendu behar da, eta Nafarroako Gobernuari eta horren alde dauden alderdiei eskatzen diegu LOMLOEren egungo arau-esparrua gainditzeko, erlijio konfesionalaren irakasgaia mantentzearen aldeko apustua egiten baitu".