Azken bi urteotako Aste Santurik jendetsuena izan da 2022koa, Iruñean. Pandemiaren parentesiaren ondotik, berriz ere bete dira Iruñeko kaleak turistaz eta erromesez. Hiriko hotelak ia ehuneko egunean izan dira beteta azken egunotan. Iruñeko Turismo bulegoko langile Leire Ekisoainek berretsi digu.
Egun pasa edo bi hiru egunerako gerturatzen dira gehien bat turistak Iruñera, eta hiritik Nafarroako gainerako eskualdeetara txangoak antolatu ohi dituzte.
Aste Santua igarota behera egin du okupazioak aste honetan, asteburuan berreskuratuko dela uste dute turismo bulegoan, baina eguraldia tarteko ez dute Aste Santuan izan den kopururik espero.