Iruñeko Kale Nagusia 53.ean Antartika Kultur Containerrek zabaldu duen kultu gunea bisitatu dugu Metropoli Foraleko albistegian. Artxanko anai arrebek abiatu zuten proiektua, duela lau urte, haien amaren omenez. Pandemia tarteko, duela hiru aste zabaldu zuten gune fisikoa. Antartika Kultur Container proiektuko eta Txaritopean elkarteko kide Ainhoa Artxankorekin mintzatu gara.
Covid-19ak eguneroko bizitzan nolako eragina izan duen aztertzeko ikerketa baten ondorio diren Bor bor proiektuaren emaitzetako bi jarri dituzte ikusgai Kale Nagusian.
Laida Aldaz artistak artilearekin egin du sorkuntza lana, eguneroko etxeko objektuak eta harremanak saretuz.
Marta Elia artistak eta Sei elkarteak, berriz, elkarlanean sortu dute bigarren proiektua. Migrazioaren eta isolamenduaren bakardadea alderatu dituzte, eta bi prozesuak batzen dituen harremanen beharra besaulki batera eraman dute.