Zentral Kafe Antzokian euskaraz abesten duten bi talde handi gozatu ahal izanen dira asteburu honetan.
Gaur, hilak 8, Kerobiak kontzertua eskainiko du 21:00etan. Taldea oholtzetara itzuli da, haren 20. Urteurrenaren kontura, eta itzulera bira horren barruan gaur etxean joko du, Iruñean. Oraindik badira sarrerak salgai, 13 euroan on line eta 16an txarteldegietan.
Bihar, hilak 9, Gatibuk joko du areto berean, Burgoen plazako Zentral Kafe Antzonian. Berdin dio 20 urte igarotzen diren edo 40. Alex Sarduik eta bere taldeak sasoiko segitzen dute, eta aretoan betetzen. Zentraleko kontzerturako sarrerak aspaldi agortu ziren. Iruñean disko berria aurkeztuko dute: Musikak salbatuko gaitu. Hala bedi.