Hogeigarren urteurrena hiru kontzerturekin ospatu ostean bueltan da Kerobia, Hilak diskarekin. Zortzi abestiren bidez, etorkizun baten bila lurretik irten ziren misioetako tripulatzaileen istorioa kontatzen du taldeak.
Kerobia estiloko lan honek ez du inor ez hotz ez bero utzi nahi, dela letren gordintasuna zein samurtasunagatik; edo bere musikaren soinu urratzaile zein harmonikoengatik.
Kerobia Zentral Kafe Antzokian izanen da ostiral honetan gaueko 21:00etatik aurrera.