Bihar amaituko da ‘Parkean Euskaraz’-en izena emateko epea

Euskalerria Irratia 2022ko api. 5a, 10:05

Datorren hiruhilekoan Txantrean, Arrotxapean eta Arrosadian eskainiko dute 2-6 urte arteko haurrentzako egitasmoa.

Euskararen erabilpena modu dibertigarrian eta familia artean sustatzeko Parkean Euskaraz ekimena itzuliko da datorren hiruhilekoan. 2-6 urte arteko haurrak dituzten familia euskaldun edo ia euskaldunek aukera izango dute aisialdian euskaraz funtzionatuko duen talde bat sortzeko. 

Dindaia fundazioak astean egun batez antolatuko ditu euskarazko tailer eta jolasetan aritzeko ariketak. Familiek parte hartzeko da egitasmo hau eta beraz, haur bakoitzeko guraso euskaldun edo ia euskaldun batek parte hartu beharko du. Izen emateko epea bihar amaituko da. Dindaiaren atarian dago egiteko aukera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!