Pasa den asteartean Enrique Maia alkateak “Iruña zure hiriburua” etxez etxeko komunikazio kanpaina iragarri zuen Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak onartutako tokiko entitateen finantziaziorako legearen kontra. Navarra Sumak kontra egin du, Nafarroako Gobernuarekin talka eginez. Maiak hiriburutza gutunaren galera erabili nahi zuen exekutiboaren kontra egiteko eta zenbait zerbitzu emateari uztearekin mehatxatzeaz gain, propaganda kanpaina ere iragarri zuen.
Adierazpenak entzunda, EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik ekimenak aurkeztu zituzten Udalean, diru publikoarekin ordaindutako kanpaina alderdikoien kontra. Gaur eztabaidatu eta bozkatu da udal batzordean eta gutxiengoan, berriz ere bakardadean geratu da Navarra Suma. Eskuineko koalizioko bozeramaleak, alderdiko diru partidekin ordaindutako kanpaina eginen dutela iragarri du azkenean.