Irratiko Musika Eszena

Ruper Ordorika: "Ez nintzen batere baikorra 'Hautsi da anphora' berreskuratzearekiko, baina publikoaren harrera ikusita asmatu dugula uste dut"

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 9a, 16:27

1980an Pott Banda desegin zen urte berean Ruper Ordorikak Hautsi da anphora diskoa plazaratu zuen. Berehala, euskal musikagintzan mugarri bihurtu zen. Bernardo Atxagaren testu musikatu haiek zeru berri bat zabaldu zuten kultur hodeiertzean. Iraganarekin hautsi eta geroari begira jarri zen gure sormena.

Ruper Ordorika eta bere ohiko taldea, Mugalaris. Gainera, diskoaren grabazioan parte hartu zuten Bixente Martinez eta Josu Zabala gonbidatuko dituzte. Berrogei urteren ondoren, aspaldiko lagunak elkartuko dira berriro.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!