1990ean sortu zen Euskaldunon Egunkaria, herri ekimenari esker, eta 2003an itxi zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Joan Mari Torrealdaik lehen pertsonan bizi izan zuen prozesu osoa. Sorreratik hartu zuen parte Egunkaria Sortzen-en, hasieratik izan zen Administrazio Kontseiluko kide –bertako lehendakari ere bai azken urteetan–, eta atxilotutakoen artean zegoen.
Liburu honetan, hori dena kontatzen du, sorreratik itxierara eta ondorengo epaiketara arteko ibilbidea. Bere bizipenetik abiatutako kontaketa da, gogoeta pertsonalekin osatu eta aberastua.
Joanmari Larrartek bukatu du lana, harengan jarri zuen eta konfiantza Torrealdaik liburua amaitzeko. Ez da lan erraza izan harentzat, aitortu du Euskalerria Irratian. 19:00etan izanen da aurkezpena.