Idoia Torregarai: "Gure buruaz barre egiten ikasi behar dugu"

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 1a, 19:26

Asterate honetan abiatuko da Donibaneko Martxoak 8 Plataformak antolatutako jarduera egitaraua eta lehengo hitzordua 'Luze edo Motz' binakako bakarrizketa izango da. Idoia Torregarai 'Irrintzi Plaza' saioan izan da.

Martxoaren 2an abiatuko da Donibaneko Martxoak 8 Plataformak antolatutako jarduera egitaraua.

Asteazken honetan, arratsaldeko 19.00etan “Luze edo motz” binakako bakarrizketa umoretsua ekarriko dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik Navarro Villoslada ikastetxera. 
Generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko.

Honetaz gain poteoa antolatu dute ostiralean, ipuin saio bat igandean, hitzaldi bat martxoaren zazpian nerabeei begira, eta txirrindula martxa eta konzentrazioa martxoaren 8an.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!