Ruby (Emilia Jones) gorren familia bateko kide entzule bakarra da. 17 urterekin, gurasoekin eta anaiarekin lan egiten du goizean Gloucesterren (Massachusetts), eskolara joan aurretik, familiaren arrantza-negozioari eusten saiatuz. Zaletasun berriak aurkitzeko irrikaz, Rubyk bere institutuko koruan zortea probatzea erabaki du. Bertan, kanturako grina ez ezik, dueto bat egiteko kide egokitu zaion mutilarekiko erakarpen fisiko handia ere aurkituko du. Bere irakasle suharrak (Eugenio Derbez) zerbait berezia ikusten du harengan, eta musika-eskolan sartzeko aukeraz pentsatzera bultzatzen du, bere etorkizunari begira erabaki bat hartzera behartuko lukeena: edo bere ikasketak, edo bere familia.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.