Karrikak hartuko ditu 2022an ere Iruinkokoak, Iruñeko inauteri euskaldunak. Hilabeteak dira prestaketa lanak abiatu zituztela, otsailaren 27rako prest edukitzeko dena.
Goizean, 9:30ean, karrika ingurua hasiko da, Zaldiko Maldiko elkartetik. Asalduak Laba gunean, Iruñea taldearen egoitzan, Iparlan eta Matalazen izanen dira.
Eguerdian, 12:30ean eginen dute emanaldi nagusia, Santa Ana plazan. Giro polita izanen dela ziurtatu du Euskalerria Irratian Ihitz Iriart kideak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!