'Tarara', asteazken honetan Gaiarren ikusgai

Euskalerria Irratia 2022ko ots. 8a, 18:14

SanFrantzisko, Bilbo, 70eko hamarkadan: kolore guztiak, maitasuna eta izua esnatzen dira gauez hango kaleetan, hala dio sinopsiak. 

Josi Alvarado Alacanteko autorearen Tarara obra egokitu du Hika konpainiak. Lan honek SGAEren Ana Diosdado Antzerki lehiaketa irabazi zuen.

Euskaraz Arantxa Iturbek egindako moldaketan, Alacant-en kokatu ordez, antzerkia eta lirika nahasten dituen istorioa Bizkaiko hiriburuan, Bilbon, kokatzen da.

Bertan, aipatutako garaian, bizi dira alabarik gabeko ama, amarik gabeko alaba eta amarena egiten duen prostituta. Auzoan ezer ez da berdina izan hirurek topo egin zutenetik. Zuzendaritza eta dramaturgia Agurtzane Intxaurragak egin ditu eta antzezleak  Itziar Ituño, Kepa Errasti, Sandra Ferrús, Jurdana Ochoa, Jose Cruz Gurrutxaga, Adrián García eta Eneritz Artetxe dira. Azken honek moldaketaren nondik norakoak azaldu ditu:

Artetxek Telma pertsonaiaren lanak egiten ditu. Pandemia dela eta pertsonaia bakoitza antzezteko aktore kopurua bikoiztu egin dute eta tarteka oholtzan Telma ere Itziar Ituiño aktorea da

Bihar, asteazkeanm Gayarre Antzokian, arratsaldeko 20:00etan emanen dute Hika konpainiaren Tarara, euskaraz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!