Datorren ikasturtean %7 jaitsi nahi du euskarazko murgiltze ereduaren eskaintza Iruñeko haur eskoletan. Urtez urte Iruñeko Udala murrizten ari da euskarazko eskaintza Iruñeko haur eskoletan. Hamazazpi haur eskola daude Iruñean, eta horietatik Txantreako Izartegik bakarrak izanen du euskarazko murgiltze eredua. Gaiaz mintzatu gara HE Gurasoak taldeko Iñigo Otxoarekin.
Datorren ikasturterako bi haur eskola berri egonen dira Iruñean. Lezkairun eredu mistoa eta mendebaldean gaztelaniazko murgiltzea ezarri nahi ditu udalak. Onartezina dela diozue.
Oraintxe bertan dagoena da euskarazko murgiltze eredu bakarra Iruñea osoan. Badira hamar gaztelerazko murgiltze eredu. Guk eskatzen duguna behintzat da lau barrutitan zatikatzea Iruñea, eta bakoitzean euskarazko murgiltze eredu bana edukitzea. Bi haur eskola berri egin dira, eta aukera aproposa zen Leizkairun eta Mendebaldean de euskarazko murgiltze eredua jartzeko,.eta ez dute egin.
Alkateak dio herritarren gehiengoak ez duela euskarazko murgiltze eredurik nahi. Zuen aldarrikapenak antza ez ditu entzun.
Inkesta soziolinguistikoak bere alde erabiltzen ditu eta gure eskubidea urratzeko. Ez dauka beste argudiorik.
Gaur protesta eginen duzue Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Nafarroako Gobernua interpelatu nahi duzue. Zer dela eta?
Maiak eta Navarra Sumak haur eskolen banaketa berria proposatu dute, baina proposamen bat da. Proposamen hori oraintxe bertan hezkuntza departamentuaren mahai gainean dago eta beraiek eman behar diote onespena. Moldatu dezakete, atzera bota dezakete, badute eskumen hori. Otsailean erabakiko dute.
Eta zer uste duzue eginen duela gobernuak?
Ez gara oso baikorrak izango, baina iaz presioaren eraginez euskarazko plaza gutxi batzuk sortu ziren. Eta horretan sinistu nahi dugu.
Protesta non, noiz eta nolakoa izanen da?
18:00etan izanen da parlamentu aurrean. Sinbolizatu nahi du gure haserrean, pardel poltsakadak utzita lurrean Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren logoaren azpian.