Poesia eta musika uztartuko dituzte gaur Laba elkartean, Laba gunean, Iñigo Astiz poetak eta Iñaki Larraioz Larra musikariak. Isurialdeak deitu dute ikuskizuna."Ia argitaratu gabe, ia entsegu gabe, ia soinu probarik egin gabe" joanen direla aitortu du Iñigo Astizek.
Eskuz idatzitaio GAUR handi honetan, Iruñeko erdigunean, 19:30ean, @labasarea n, ia argitaratu gabe, ia entsegu gabe, ia soinu probarik egin gabe, baina, ojala-ojala ez, behintzat, publikorik gabe... Ez? pic.twitter.com/Wj4gV4ms1E
— Inigo Astiz (@iastiz) January 26, 2022
Olerkiak idazten ditu , beti gai bat motor duela. Azkenaldi luze honetan historiari buruzkoak idazten ari da, eta horiek isuriko ditu Laban. Ondoan Larra izanen du. Haren abestiak eskainiko ditu musikagile ultzamarrak, baita sorpresa bat edo beste ere.