Udalak transferentzien batzorde bat eskatuko dio Foru Gobernuari, eskumen "desegokiak eta eskuordetuak" aztertzeko. Hiriburutzaren Gutunik gabe, Iruñeak dituen zerbitzu zenbait ezinen direla eskaini dio Enrique Maiak. Gobernuak hartu beharko lituzke bere gain, edo dagokion dirua ordaindu udalari.
Maiaren ustez, gobernuak EH Bildurekin adostutako udal diru iturrien banaketa "politikoa izan da", helarazi dizkieten espedienteetan "ez baitago inolako justifikaziorik, edozein zifra izan zitekeen". Espediente horretan, gainera, haren ustez ez dago Hiriburutza Gutunaren desagerpena justifikatzen duen erreferentzia bakar bat ere".
Halaber, iragarri duenez, "Hiriburutzaren Gutuna ezabatzen bada", Iruñeko Udaleko Gobernu Batzordeak Auzitegi Konstituzionalean errekurtsoa aurkezteko eskatuko du, udal-erakundeen toki-autonomiarekin gatazka dagoelako. Zergak igo nahi ez dituela ziurtatu du, baina zerbitzu horiek eskaintzen dituzten langileei azalpenak emanen beharko dizkietela esan du. Iradokiz, soldata murriztu edo kaleratzeak gertatu daitezkeela.