Iruñeko Navarra Sumaren gobernu taldeak Joxe Abaurrea zinegotzi ohia EH Bilduren udal taldeko laguntzaile izendatzea gaitzesteko osteguneko Osoko Bilkuran aurkeztutako ekimena, ez zen aurrera atera oposizioko hiru alderdiek (EH Bildu, PSN eta Geroa Bai) onartu ez zutelako.
Modu honetan, eskuineko hirukoak ez zuen babesik lortu Abaurrearen aurka egiten jarraitzeko, eta atzokoan oposiziotik leporatu zioten "jazarpen politikoa" egitea. Gogoratu beharra dago, Joxe Abaurrea jada ez dela Iruñeko Udaleko udalbatzako kide, dimisioa eman eta gero.
Osoko bilkuran eztabaida etengabekoa izan zen atzo. Ana Elizaldek egin zuen proposamenaren aurkezpena, eta gogora ekarri zituen EH Bilduren zinegotzi ohiaren aurkako kondena-epaiaren xehetasunak, eta eskerrak eman zizkien udaltzaineieuskal bandera jartzean "legezkotasuna haustea galarazteagatik".
Modu horretan, Abaurrearen izendapena EH Bilduren laguntzaile gisa gaitzestea eskatu zuenalkateordeak. Gainera, Osoko Bilkuraren Araudiaren aldaketa bat abiaraztea proposatu zuen Elizaldek, "izendapen askeko kargurik izendatzeko debekua jasoko duena, besteak beste laguntzaileak, baldin eta zigor-arloko auzitegiek bere karguan ari zela kondenatu badute".
Erantzuna Joseba Asironek eman zuen, gogorarazita "Maia alkatea saiatu zela aurrekontuak aurrera ateratzen, Abaurrearen ordezkoak (Garbiñe Bueno) kargua hartu gabe zuenean". EH Bilduren zinegotziak gogorarazi zuen ikurrina erakustea ez dela delitua, eta Ikurren Legeak erakunde publikoen bandera ofizialei baino ez diela eragiten. "Ez zen duina izan udaltzainak hautetsien aurka bidaltzea, eskuan bandera bat eramateagatik bakarrik" kriitkatu zuen Asironek, eta "ikurrina legez kanpokoa izatea nahi zenukete" leporatu zien NAa+-en zinegotziei.
Gero Maite Esporrinek hartu zuen hitza. PSNren bozeramailearen adierazi zuen udal taldeei dagokiela laguntzaileak aukeratzea, eta agerian utzi zuen NA+-en ekimena onartzeak ekarriko lukeen "kontraesana". Gogorarazi zuen "Abaurrea 6 hilabetez kargurik hartzeko debekua igarota "alkatetzara aurkeztu ahal izango lukeela bere burua", baina Elizaldek azaldutakoa onartzekotan "ezingo luke udal-taldeko laguntzaile gisa jardun".
Azkenik Na+-ek planteatutako ekimenaren legezkotasuna zalantzan jarri zuen Geroa Baiko Javier Leozek, eta kritikatu egin du gobernu taldeak sumarioko aldeen artean adostutako akordio judizialak ezartzen duena baino urrunago joan nahi izatea. "Ekimen honekin haserrea areagotu nahi duzue. Hori da zuenmeritua "adierazi zuen Geroa Baiko zinegotziak.