Aritz Romeo: “Sanduzelai ez da auzo txiro bat baizik eta auzo txirotu bat”

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 13a, 14:04

Aritz Romeo NUPeko Zuzenbide irakasle eta EH Bilduko zinegotzi ohiak eta Joseba Arbaiza Alvarez geografoak haien auzoaren, Sanduzelairen inguruko gogoeta konpartitu dute azken egunotan inguruko hedabideotan.

 

Aritz Romeo Metropoli Forala saioan izan dugu gaur goizean. Romeoren eta Arbaizaren gogoetaren abiapuntua, Nafarroako pobrezia eta desberdintasun sozialei buruzko 5. txostena. Salatu dutenez, agiri hori jorratzeko tenorean, hedabide gehienek honako titular hau, edo antzeko bat, ibil dute: “Nafarroan biztanlegoaren %9,9 dago pobrezia arriskuan, eta tasa hori erkidego guztien artean baxuena da, Euskal Autonomia Erkidegoaren gibeletik”. Romeok azaldu duenez,  titular horrek Sanduzelaikoa bezalako errealitate gordin asko ezkutatzen ditu. Nabarmendu duenez, alde handia dago auzo batzuen eta besteen artean, eta alde hori ez da kasualitatea, kausalitate bat dago horren gibelean: azken 40 urteotako politika publikoak hain zuzen ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!