Terrorismoaren biktimen aldeko elkarte batek debekatzeko eskatu du, baina Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ez du deliturik ikusi. Poliziaren presentzia indartzeko eskatu du.
Mobilizazio gehiago hartuko ditu Iruñerriak egunotan. COVID-19ak eragindako egoera kontuan hartuta, SAREk urtarrilaren 8an Bilbon egitekoa zen manifestazio jendetsua auzo eta herrietara eramanen du.
Espainiak Euskal Herrira hurbildu ditu Izadi haurraren gurasoak. Espainiako Barne ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Iñigo Gutierrez Carrillori hirugarren gradua emango diote, eta Maria Lizarraga bere ama, berriz, hurbilduko dute. Biak Aranjuezen daude preso. Izadik urtarrilean beteko ditu hiru urte, eta motxiladun umea bilakatuko da. Sare herritarrak ontzat eman du albistea, baina ez nahikotzat.