Aurreko astera arte zalantzaz beteta izan da aurrekontuen inguruko eztabaida, EH Bilduk zinegotzi bat gutxiago izateko arriskua zuen, Joxe Abaurreak zinegotzi kargua utzi ondoren. Enrique Maia alkateak argi adierazi zuen, berdinketa egonez gero haren kalitatezko botoa erabiliko zuela aurrekontuak aurrera ateratzeko, eta oposizioko talde guztien haserrea piztu zuen horrek.
Azkenean garaiz hartu du kargua EH Bilduko Garbiñe Bueno zinegotziak. Hori izan da gaurko osoko bilkurako lehenengo puntua. Zinegotzi guztiak izanda aldeko 13 boto eta kontrako 14 izan ditu Navarra Sumaren proiektuak, eta hala aurreko urteko kontuak luzatu dituzte, eskuineko hiruak PSNrekin onartutakoak. Aurrerantzean adostasunak lortzeko lan eginen dutela adierazi du Buenok.