Covid ziurtagiriaren orokortzea kontrol sozialerako tresna gisa erabiltzen ari direla salatu dute, osasun irizpideen arabera zalantzazkoa dela gogoraraziz. Aurrekari bat ezar dezakeela ohartarazi dute.
Neurriak unean uneko interesen arabera ezartzen ari direla uste dute, langile klasearen aurka. Adibide gisa, itxialdiaren murrizketa aipatu du Kañamaresek.