Bihar ostegunarekin egingo da Iruñeko 2022. urterako Aurrekontuen bozketa eta aurreikusten da ez direla onartuak izango. Garbiñe Bueno Zabalak kargua hartuko du eta NA+-en Udal Gobernua gutxiengoan izango da. Egoera honetan Joseba Asironek Euskalerria Irratiaren uhinetan 2021. urteko kontuen kudeaketa eta etorkizunerako bideorria azaldu ditu.