Nolabaiteko normaltasuna berreskuratu dute Iruñeko Sanduzelai auzoan. Erreka ondoko kaleetan izan dira kalterik handienak, baina Arga ibaiaren ur emaria jaistearekin batera baretu da auzotarren egoera. "Ez da beste herri eta auzotan gertatu denarekin konparagarria", adierazi du Arbaizak.