Garrantzi handiko garaia delakoan, goizez eta arratsaldez eginen dute protesta. Madrilen adosten ari diren bi erreformen aurka mobilizatuko dira. Pentsioen erreforman murrizketak ezarri nahi dituztela salatuko dute, ez dela bermatzen 1.080 euroko gutxieneko pentsiorik, ez eta genero arrakala apaltzea ere. Lan erreformak, berriz, aldaketarik ekarriko ez duelakoan dira. "Ez dira indargabetuko aurreko erreformen futsezko puntuak", salatu du Juarezek.
Madrilen negoziatzen eta Europatik baldintzatzen ari diren erreformen aurrean, Nafarroatik, ardura gehiagoz jokatzeko eskatuko diete ordezkari politikoei. "Errazagoa zaie adosten dutena ezartzea, gure errelitatera egokitzea baino", deitoratu du LABeko arduradunak.
Mobilizazio bateratua eginen dute gaur sindikatu eta eragileek. Lehenengoa izanen da, baina greba orokor baten atarikoa izatea espero du Juarezek. 11:00etan izanen da gaur goizeko protesta, CEN patronalatik irtenda.