2022. urteko udazkenean izango da hurrengo Euskaraldia. Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia. Ohiko rolak mantenduko ditu hirugarren edizioak, baita taldea parte hartzeko ariguneak ere.
Aurreko urteetan egin den moduan, urtebete lehenago aurkeztuko da hurrengo ariketa. Iruditeria berria eta leloa emanen dituzte ezagutzera.
Aurkezpen ekitaldia Zentral aretoan izango da, 12:00etan, eta bertan egongo dira Euskaraldiko Koordinazio Mahaiko kideak, herrietako batzordeetako eta entitateetako kideak (Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria; Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua; Antton Curutcharry, Euskararen Erakunde Publikoko presidentea eta Euskal Hirigune Elkargoko Hizkuntza Politika lehendakariordea); Kike Amonarriz. Euskaltzaleen Topaguneko presidentea; Arrate Illaro, Euskaraldiko koordinatzailea eta Euskaltzaleen Topaguneko kidea eta horiez gain baita herrietako batzordeetako eta entitateetako kideak eta bestelako gizarte eragileetako ordezkariak ere.