Hezkuntzak berebiziko garrantzia du euskararen biziberritze prozesuan, Euskaltzaindiaren iritziz. Ildo horretan, estrategikotzat dute hezkuntza egitasmo eraginkorrak bideratzea gero eta eleaniztunagoak diren ikasleen artean.
Kondestablearen jauregian zenbait iritzi eta ikuspegi bildu nahi dituzte, hausnartzeko, esperientziak trukatzeko eta elkarlanean aritzeko. D ereduaren ingurukoa izanen da hitzaldi nagusia, Eduardo Aldasoro pedagogo eta hizkuntzan adituak eskainiko du.
Ondoren, eleaniztasunaren kudeaketa nola egiten duten azalduko dute alor publiko zein pribatutik; eta esperientzia zenbait ezagutzeko aukera ere izanen da. Sormen digitala ikasgaia, Eskolako literatura kanona, Jaso musikala, Era.eus, Parkean euskaraz eta Jolasteka egitasmoak aurkeztuko dituzte.