Astelehen goizaldean gertatu zen, eta erakundearen iritziz espetxearen esku-hartzea ez zen "espero zitekeen bezain arina" izan. "Antza denez, hildakoaren ziegako lagunak eman behar izan zion abisua kartzelari, ziegako interfonoaren bidez, gertatzen ari zenari buruz eta hori ez da onargarria".
Nafarroako Gobernuak Iruñeko kartzelaren osasun eskumena bere gain hartu eta bi hilabetera gertatu dela nabarmendu du Jimenezek. Eta salatu du, hala ere, Iruñeko espetxeak guardiako medikurik gabe jarraitzen duela eguneko 24 orduetan.
Gertakariari aurre egiteko emakume preso guztiei arrata psikoligikoa eskaini behar zaiela ere aldarrikatu du Jimenezek. "Kartzela gizonen ikuspuntuarekin egindako gunea da, emakumeen aurkako biolentzia are eta gogorragoa da".