Iaz online ospatu ondoren, hiriko plazak hartuko ditu berriro Iruñeko inauteri euskaldunak. Badator kokoa, beraz; eta gazteen, dantzan edo antzerkian aritu nahi dutenen, bila ari dira dagoeneko.
Bestelako lanak egiteko edo laguntza ekonomikoa emateko, berriz, adin guztietako euskaldunak dira egokiak. Zaletasun eta abilezia anitz biltzen ditu eta Iruinkokoak.
Izen emateko iruinkokoa@gmail.com helbidera mezua bidali behar da, azaroaren 12a baino lehen. Ondoren hasiko dira lehenengo entseguak.