Beste foro batzuetan azaltzen ez den kezka bati heldu nahi diote: belaunaldien arteko euskal gatazkaren inguruko transmisioa. Gazteak eta zaharrak bilduko dituen hitzaldi bat eta mahai inguru bat antolatu dituzte, 1963tik 1974ra ETAko kidea izan zen Emilio Lopez Adan Beltza idazlearen liburuen inguruan.
Zuzeneko elkarrizketa eginen dio Xabier Letona kazetariak, eta ondoren Emilio Lopez Adan 'Beltza' bera, Maider Galardi, Emilio Majuelo eta Samara Velte ikerlariekin ariko da, Laba gunean.
Lehenengo jarduera izanen da baina ez azkena. "Bihartik hasita gauza asko hasiko dira", ziurtatu du Majuelok.