Ekainean aurkeztu zuten jendaurrean LABA proiektua. Kafetegia, denda eta kultur jarduerak egiteko espazioa izanen da, Gazteluko Plazan. Lizentzia lortuta aurki abiatuko dituzte obrak, udan eginako diru bilketan eskuratutako babesari esker. Prozesuan dago sarea, baina hori bera ospatu nahi dute bihar.
Sekretuan mantendu nahi dute egitasmoa, momentuz baieztatu dutenez Vogue Kiki House of Anunnaki, Bapateko Orkestra, Kinbonbo Brass Band eta Gure Aldetara mini bertso saioa izanen dira hirian.