Parisko Komunaren sugarra bizkortzeko helburua du zikloak. Kulturaren, hausnarketaren eta poiltikaren bitartez egin nahi dute, eta eztabaidak, liburu aurkezpenak, hitzaldiak eta erakusketa bat antolatu dituzte.
Horien artean, Amaia Lasak eta Nora Arbelbidek Louise Michelen Erbesteko gutunak Victor Hugori liburua (Katakrak, 2020) aurkeztuko dute hilaren 22an. Gaur, berriz, Katakrakek argitaratutako La proclamación de la comuna Henri Lefebvren liburuaren aurkezpena eta La Comuna vive, ¡Vive la Commune! 1871.2021 erakusketaren inaugurazioa izanen da. Erakusketa urte amaierara arte egongo da ikusgai Kale Nagusiko espazioan. Jarduera guztiak 19: 00etan izango dira.