Udal gehiengoak irailaren 8ko Osoko Bilkuran Gobernu Taldeak aurkeztutako proiektua atzera bota zuen. Navarra Sumak ezinbestean geldiarazi behar izan du: horretara behartu dute, EH Bilduko Joseba Asironen iritziz.
Lehiaketara aurkeztutako hiru proposamen arteko proiektua da Enrique Maiak garatu nahi duena, eta EH Bilduko eledunak kritikatu du merkatarien eta bizilagunen iritzirik gabe egin duela. Iruñeko Udalak 2008tik lizitatu duen obrarik handiena da, 10 milioi eurokoa.
Lizitazioa bertan behera geratu ondoren, proiektua Hirigintza Batzordean aztertuko dute gaur, asteazkena, aurreikusitako lanei ekiteko akordio bat bilatzeko asmoz. PSNren babesa bilatuko du eskuineko hirukoak.