Espero zuten bezala jazo da Iruñeko Udalarekin izan duten bilera: "Guk gurea bota genuen, beraiek beraiena, agur Ben-Hur eta kitto". Plataformak eremu urdina bertan behera uztea eta parte hartze prozesu bat martxan jartzea eskatu diote Navarra Suma udal taldeari. Javier Labairu zinegotziak, baina, hiriko testuinguruan kokatu nahi izan du afera: "Hiriko kontu bat dela dio, eta horregatik ezin dela eten". Auzo bakoitzean, bere bereizitasunak kontuan hartuz, jarduteko eskatu diote.
Egun kotxea uzteko leku guztiak ordainpekoak direla, obrak dira nagusi auzoan. Bukatzen direnean 400 aparkaleku gehiago izanen dira. Eta auzotarrek diote, arazorik ez zuten lehen, hare gutxiago izanen lituzkete plaza berri horiekin; baina, urdinak izanen dira horiek ere. Gaur zuriz margotuta azaldu dira marrak.
La Txantrea ha amanecido por segunda vez con las rayas de la zona azul pintadas de blanco en protesta por su implantación desde el 1 de septiembre.
— Isa Eguiguren (@ieguiguren) September 17, 2021
Son ???? #TxantreakoMargolariak y tienen hasta canción. @AuzoNews @Pamplonaactual @fm983irratia @NoticiasNavarra @MartxeloDiaz pic.twitter.com/vIG2izvN7k