Haren aburuz, informazioa ukatzearen xede bakarra ez da izan oposizio lana oztopatzea. Horretaz gain, Hipika Lehiaketa bertan behera uzteko aukera zapuztu nahi izan diete. Eta hor ikusten dute prebarikazioa. Auzitegietara jotzea ez dute baztertzen.
Antolatzaileek diotenez, sabotajea pairatu dute. Area zabaltzen ari zen hondeamakina txikietako bati, dunper bati bi kable moztu zizkioten. ETa Maiak EH Bilduri egotzi dio mozketa horren gibelean egotea, baita Txantreako eremu urdineko marren margoketaren arduradun izatea ere. EH Bilduk frogak aurkezteko eskatu dio, ziurtatuz ez duela hori frogatzeko modurik.
Jauzi probak dagoeneko amaitu dira. Eta hezte klasikokoak geratzen dira, hipika lehiaketan. Bihar eta etzi, hezterako entrenamenduak eginen dituzte harresietan, goiz zein arratsaldez. Probak ostiraletik igandera eginen dituzte.