Osasunako entrenatzaile Jagoba Arrasate lehen aldiz izan da gaur Euskalerria Irratian. Egun bizi baten ondotik. Atzo goizean goizetik medikuekin bildu ziren Taxoaren, Kike Barjaren lesioa serioa da, eta titularretako bat galdu du Arrasatek. Villarrealetik Javi Ontiveros jasoko du, azkenean, Osasunak. Atzo egin zuten negoziazioa azken unean.
Etxean jokatu ditu Osasunak denboraldiko lehenego partidak. Astelehenean Celtaren aurka nabarmenki gailendu ziren gorritxoak, baina golak ez dira iritsi oraindik. Momentuz, 14. dira sailkapenean, bi punturekin. Hurrengo zita Cadizen izanen dute igandean, 19:30ean, Mirandilla zelai berrian.