'Nora' filma irailaren 3an estreinatuko da

Euskalerria Irratia 2021ko abu. 26a, 11:57

Lara Izagirre egilearekin, Iñigo Aranbarri aktorearekin eta Paula Olaz konpositoreakin izan gara aurre-estreinaldian. Golem Yamaguchin eskainiko dute.

30 urteko Nora du protagonista filmak. Bere aitonaren heriotzak Dyane 6 zahar bat utziko dio oinordetzan, eta oso gaizki gidatzen duen arren, road trip bat egitera abiatuko da Euskal Herriko kostaldetik, errautsak amonaren ondora eramateko. Normaltasuna aldarrikatu nahi izan du Lara Izagirre egileak haren bigarren lan luzean, emakume baten normaltasuna. 

Furgonetarekin abiatutako bidaian eginen du topo Norak Joseba pertsonaiarekin. "Euskal ligoia" zen hasierako bertsioetan pertsonaia, baina denborak "euskal ligoi zintzoan" bilakatu du. Batik bat Iñigo Aranbarri akorearen proposamenei esker. Hark gorpuzten du Joseba.

Nafar sinadura du soinu bandak. Pascal Gaignekin batera Paula Olaz arduratu da lanaz. Musikak filma osatzea bilatu dute, eta lortu dutelakoan konposizio "errepikaezina" izanen dela uste du. 

Gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez grabatuta, Euskal Herriko hegoaldean eta iparraldean aldi berean estreinatuko da filma. Golem Yamaguchin eskainiko dute Iruñean, irailaren 3tik aurrera.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!